XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina (Protagora). Euskara trebe, arteza kulturan, literatura garaian, Unibertsitatean, jende ikasien ahotan: horra Eskola honen ametsa, klasiko greko-latinoen bidetik beti.

Bertsolaritzaren ohore berriaz

Esaten da, eta zuzen esaten da, abertzaletasunak (aranismoak) bere garbizalekeriaz bertsolaritza erdeinatu egin zuela.

(Zavala, A., Bosquejo de historia del bertsolarismo, 1964).

Aitortzen da, bestalde, gerra aurreko belaunaldi horixe bera izan dela (Aitzol, Makazaga Mendiburu, etab.), sekula baino gehiago estimatu eta prestigiatu duena bertsolaritza, Lekuona berezi-bereziki, eta Lekuonaren eraginez beste anitz.

Lauaxeta ahozko literaturaren hilketaz biziki interesaturik agertuko zaigu (Euzkadi, 1932); Aitzolek biraketa sakon bat jasango du bere planteamenduetan (ik. L.Otegi, oso ongi).

Bi muturron artean agian ez dago kontraesanik.

Agian dagoena, prozesu bat da, eta bertsolaritza berria deritzoguna, Amurizarekin baino askoz lehenago (edo Amurizarekin fruitu heldua eman baino lehenago), gerra aurre hartan sortu zela.

Neke askorekin sortu ere.

Izan ere, bertsolaritzaren deskubrimenduaren edo prestigioaren arazo horrek, hurbildik begiratzen zaionean, ez dirudi hain sinplea: Lekuonak hitz egin zuen eta argia egin zen!...

Argia, dirudienez, poliki-poliki egin zen, bururik argienetan bertan ere.